ELKARBIZITZA

 

 

Elkarbizitzak, bere zentzu osoenean, pertsonen arteko harremanak eta haiek bere inguruarekin dituztenak adierazten ditu, jarrera eta balio baketsuetan oinarritzen direnak: erabateko errespetua, parte-hartzea, giza-eskubideen jardunbidea, demokrazia, duintasuna eta beste jokabide batzuk

 

Beraz, funtsean termino positiboa da eta bere garapenak eskolako testuinguruan erabateko zentzua du. 

Bizitzarako ikasketarik baliagarriena pertsona bakoitzak bere buruarekiko eta beste pertsonekiko harreman positibo bat lortzea da, eta hori da hezkuntzaren ardatz nagusia, zuzentasuna, berdintasuna, elkartasuna, elkarrekiko errespetua eta indarkeriarik ezaren balioei dagokienez. Horregatik, gure institutuko erronka elkarbizitza eta giza-eskubideen aldeko heziketaren bidez aurrera egitea da.

 

Hori guztia aurrera eraman ahal izateko aurten zenbait ekimen martxan jartzea erabaki da:

 

  • Elkarbizitza Batzordearekin jarraitzea, non 7 irakasleek osatzen dute (DBH mailako arduradun bat, batxilergorako beste bat, orientatzailea eta ikasketaburua). Azkenengo  urteetan bezala, astero biltzen da. 

Bizikidetza batzordea urteko plana gauzatzeaz arduratuko da, eguneroko gatazken kudeaketa berdinen artean eta indarkeriaren eta tratu txarren aurkak bideratuz (ostegun arratsaldetan 15:00etatik 16:00etara hausnarketa idatzi eta eskolako lanak egin, jolasgaraietan zaintza gelan gelditu galdutako denbora errekuperatzeko, lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea: garbiketak…. Beti ere ikasleen arteko eta irakasle-ikasle arteko arazoak modu egokian eta eraginkor batean bideratuz.

Gutxienez urtean zehar hiru aldiz elkartuko da.

Ikasleen parte hartzea sustatzeko asmoz, ebaluazioa bukatuta ikasleen ordezkariek parte hartuko dute Elkarbizitza bileretan; euren proposamenak eta iradokizunak plazaratuz.

Aurtengo ikasturtean martxan jarri zen jolasaldiak dinamizatzeko programa, COVID 19 dela eta bertan behera utzi behar izan da.