UD  HARRERA PLANA

 

 

Harrera Plana ikasle etorri berriak eskolara egokitzen laguntzeko bidea da. Honen bidez, harrera ona eta ikaskideekin elkarreragina bultzatzea bermatu nahi da. Bide integratzaile honetan, egoera berri honetara egokitzeko, eskola da laguntza baliabideak. Horrela ikaslearen garapen pertsonala, kulturala eta soziala lortzeko eremua eskainiko zaie, eskolako bizitzan parte hartuz eta epe ertainera, harrera-gizartean integrazio soziala eta laborala lortzeko.

Familia, ikaslea eta eskola komunitateak parte hartuko dute plan honetan eta horrela, ager daitezkeen premiak detektatzeko ahalegin berezia egingo da.

Harrera arduraduna da honen irudia eta lan horrekin batera, ager dakiekeen edozein arazo, duda edo laguntzari aurre egiteko ikasle hauentzako erreferente zuzena izango da. Tutorearekin eta irakasle-taldearekin estuki lan egingo da eta beharrak asetzen nahiz bideratzen saiatuko da.