HAUSPOA

 

 

Zer da?

HAUSPOA ikastetxe publikoen barne-antolamendua berriztatzeko proiektua da. Parte hartzen dutenek malgutasuna dute ikastetxeko hezkuntza-jarduerak eta eskola-denborak berrantolatzeko, era horretan autonomia handiagoz praktikan jarri ahal izan ditzaten euren egitasmo berritzaileak. Hori dela eta, aurten, Altza BHIn proiektu honetara batu gara gure helburuak lortzeko laguntzen gaituzten hobekuntza-neurri berriak martxan jarri ahal izateko. Hain zuzen ere:

 

  • Ikasleen emaitzen hobekuntza sustatu eta arrakasta zabaltzea.
  • Ikastetxearen baliabideei aprobetxamendua egokia ematea.
  • Eskola-giroaren hobekuntza sustatzea.
  • Ikasle guztien ekitatea lortzea jardueren eskaintza bat eginez, denek eskola-arrakasta lor dezaten.
  • Ikasleen autonomia bultzatzea.
  • Eskola-denboren eredu berriak erabiltzea eta ebaluatzea.
  • Familien eta kanpoko beste eragileen inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea.

 

 

Helburu hauek lortzeko, zenbait aktibitate eta tailerrak martxan jarriko ditugu. Ikasleek hezkuntza ez formalak duen potentzialtasun metodologikoan gehiago sakontzeko aukera izango dute, curriculumez kanpoko jardueren eta tailerren bidez motibazio handiagoa piztuz.

Era berean, errefortzu akademikoak ere eskainiko ditugu, gure eskolako xede nagusiak irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta ikasle guztien eskola-arrakasta sustatzea baitira.

 

Aurten (2021-2022 ikasturtea) , aurreko urtean eskaini ziren errefortzu akademikoez gain, tailerrak martxan jarriko ditugu. Tailer hauek(Sukaldartitza, defentsa pertsonala, alemaniera…) aurrera eramateko asmoa dugu, beti ere osasun neurriak mantenduz noski. Proiektua bere osotasunean azaroan hasiko da, bi txanda egongo dira: azarotik otsailera eta otsailetik maiatzera.

 

Nolako taldeak osatuko dira?

Tailerraren arabera taldeak osasun neurrietara egokitu dira. Eta errfortzuetan, mailaka antolatuta egongo dira.

 

Nortzuk eman behar dute izena?

Tailerretan ikasle bakoitzak aukeratuko du zein tailer egin nahi duen.

Indartzeetan berriz, ikasleak irakasle taldeak erabakiko ditu hurrengo irizpideak kontuan izanez:

- Iazko ikasturtean, pandemiak eragindako konfinamenduan, edukiak eta gaitasunak bete ez dituztenak.

- Aurreko ikasturtetik ikasgaiak gainditu gabe edo zailtasunak erakutsi dituztenak.

- Lehenengo ebaluaketan ikasgaien baten gainditu ez duenak.

Hala ere, zailtasunak dituen ikasleren batek proiektuan sartzea eskatzen badu, izena emateko aukera emango zaio.

 

Derrigorrezkoa da?

Etortzea ikasleen eta familien esku gelditzen da, baina edozein jardueretan izena emanez gero, ikasleei bertaratze konpromisoa eskatzen zaie.