HIPI (Etorkin ikasleen euskara indartzeko)

 

 

HIPI figura indartze irakasle bati dagokio. Laguntza honen bidez, etorri berriak gure hizkuntza eta kulturan murgilduko dira. Hasierako pausua komunikazio mailari dagokio eta eskolan beharrezkoa duten hartu-emanean oinarritzen da. Helburua eskolatze bide horretan kideekin bat egitea izango da eta hizkuntzaren ezagutzaren bidez gure egunerokoan murgiltzea. Horretarako Europako Hizkuntza Markoa oinarri izaki, A1-A2 mailatan arituko dira.

Erreferente zuzena izango da ikasle hauentzat eta laguntza bide aproposa.

Hizkuntzarekin bat eginez egunerokoan lasaitasunez eta motibazioz parte hartzera bideratuko zaie.

Auten 1. DBHn bi ikasle ditugu eta 2. DBHn beste bi. Murgiltzea beste ikasle talde batekin egingo da eta talde hetereogeneo horretan hizkuntzarekin batera haztea izango da helburua; beti ere, A1-A2 mailak erreferente izaki eta beraien ongizate emozionala aintzat izanik.