NORMALIZAZIOA

 

Aurreko urteetako ildoa jarraituko dugu, hizkuntza normalkuntzari dagokionez.

 

  1. Ikasleen Batzordea antolatu dugu: bertan ikasleak gure proiektuan murgilduko ditugu elkarrekin lan eginez.
  2. Udalaren eta EBETE taldearen laguntzaz, indartze moduko ikastaroak antolatu dira GAZTELEKUAn DBH 1.mailako ikasleentzat eta ikasturte hasieran  antolatutako ONGI ETORRI DBHra programa pilotuan parte hartu dugu.
  3. Euskara mintegiaren laguntzaz IDAZLEAK IKASTETXEAN eta BIDEBI proiektuetan parte hartu dugu.
  4. EUSKARAREN EGUNArako txalaparta emanaldi eta ikastarotxoak antolatu dira ikasle eta irakasleon dantzaldiekin batera. Halaber, batxilergoko ikasleek Bizarrain elkarteak antolatutako MINTZODROMOan hartuko dute parte.
  5. Ikasturte honetan BAI! KORRIKA badator! Beraz, prestaketa lanetan parte aktiboa izateko asmoa dugu auzoko hainbat elkarterekin (Bizarrain, AEK…) batera.
  6. TINKO programan parte hartuko dugu.
  7. Foru Aldundiko ESKOLA KULTURA proiektuaren barruan, Batxilergoko 1. mailakoek EUSKAL MUSIKAREN HISTORIA ikastaroari ekingo diote.
  8. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako XARE euskarazko kultura digitalaren jardunaldian, Batxilergoko 1. mailako ikasleek parte hartuko dute.
  9. Gurasoei ( aitona-amonak, tutoreak…) zuzendutako euskara ikasteko 60 orduko ikastaroa abian jartzeko asmoa dugu, Donostiako Euskara Zerbitzuaren laguntzaz.

 

Ulibarri programan sartuta gaudenez, bertatik jasotzen ditugu informazioa, prestakuntza eta baliabideak. Horrez gain, ikasturte honetan ahalegin berezia eskatzen zaigu, hurrengo lau urteetarako Hizkuntza Normalizazio Proiektua berritu behar baita.

Helburuak:

  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Eskolako partaide guztiak normalizazio plangintzan parte-hartzaile aktibo eta bultzatzaile izatea.