IRAKURKETA PLANA

 

 

Testuak ulertzea eta interpretatzea prozesu luzea eta konplexua da. Testuinguru formal zein ez formaletan irakurtzen dugu; gure lana, eskola gisa, irakurle gaituak bihurtzeko prozesua gidatzea izango da.

 

Horretarako, 2019-2020 ikasturtean martxan jarri genuen Irakurketa Proiektua, bi ardatz nagusi kontuan hartuta: Ikasteko irakurri eta Irakurzaletasuna sustatzea.

 

2020-2021 ikasturtean irakurzaletasunerako genituen hainbat jarduera bertan behera utzi behar izan genituen COVID 19aren ondorioz; hala nola, areto nagusirako irakurketa txokoa eta liburu kutxa ibiltaria. 2021-22 ikasturtean, jolas ordurako txokoari helduko diogu berriro.

Horrela bada, ikasteko irakurri ardatzean jarri ditugu gure indarrak eta hauek dira gure ikasturte honetarako helburu nagusiak:

 

  • Ikasleen ulermena hobetzea ikasgai guztietan, gai guztietako irakurgaiak behar bezala deszifratzeko eta esanahia eraikitzeko.
  • Irakasgai guztiek parte hartzea, ikasleak, testu ulermena, hizkuntzetako gaia bakarrik ez dela konturatzeko.

 

Hau guztia burutzeko aurten ez dago liberazio ordurik eta DBHko 1. zikloko arduraduna arituko da lanean.