IKASTETXEKO PLAN DIGITALA |
21-22 Ikasturte honetan ikastetxeko plan digitala osatzen eta idazten hasiko gara. Horretarako ikasleen irteera profila izango dugu oinarrian. Irteera profil hori diseinatzeko 5 arlo ezberdienetan (Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea) oinarrituriko konpetentziak ebaluatuko dira mintegi ezberdinekin eginiko lanketa batean.
Hezkuntza sailak maileguan uzteko ekartzen dituen ordenagailuak banatuko zaizkie ikasleei eta beraz digitalki lan egiteko baliabideak denen eskura egotea espero dugu.
Egungo gizarteak eskatzen duen gisan, ikasle zein irakasleen konpetentzia digitala indartu behar dugu. |