ALTZA BHI Institutu publikoa sortu zenetik hezkuntza eskakizunak etengabe aldatu dira. Hezkuntza legeek, aldaketa pedagogikoek, aurrerapen teknikoek ikastetxea bera aldatu dute. Ikastetxetik behar berri guztiei beti erantzun egin diegu izan ere, gizartea bezalaxe ,Institutua etengabeko prestakuntzan aritzen da bere zerbitzuak hobetzeko asmoz.

Gaur egun ere, Altzan hezkuntza publiko on baten alde dihardugu:

  • Kalitatezkoa: ikaslearen formazio integrala dugu helburu, pertsonak garatzen saiatzen gara. 
  • Balioanitza: ikasle ezberdinen behar ezberdinei erantzutzekogauza gara.
  • Osoa: derrigorrezko bigarren hezkuntzako ziklo guztiak irakasten ditugu.
  • Elebiduna : gure ikasleek gai izan behar dute euskaraz ere mintzatzeko.

Altzak biltzen duen lur-esparrua zabala eta anitza da eta , era berean, ikastetxean biltzen diren ikasle-esparrua horrelakoxea da. Institutua, hartara, ez da ezberdina, auzoan ondo errotuta  dagoelarik. Altzako gizarte eragile aktiboak gara, auzoko gazteriaren hezkuntzaz arduratzen baikara beraien bizitza garatzen den tokian bertan.

Orain beste urrats bat emango dugu eta teknologia berriek eskaintzen  diguten erakus-leihoa aprobetxatuta gure eguneroko lana eta errealitatea mundura zabaldu nahi dugu www.altzabhi.hezkuntza.net gure web gunearen bitartez.