ELKARBIZITZA

 

 

Elkarbizitzak, bere zentzu osoenean, pertsonen arteko harremanak eta haiek bere inguruarekin dituztenak adierazten ditu, jarrera eta balio baketsuetan oinarritzen direnak: erabateko errespetua, parte-hartzea, giza-eskubideen jardunbidea, demokrazia, duintasuna eta beste jokabide batzuk

 

Beraz, funtsean termino positiboa da eta bere garapenak eskolako testuinguruan erabateko zentzua du. 

Bizitzarako ikasketarik baliagarriena pertsona bakoitzak bere buruarekiko eta beste pertsonekiko harreman positibo bat lortzea da, eta hori da hezkuntzaren ardatz nagusia, zuzentasuna, berdintasuna, elkartasuna, elkarrekiko errespetua eta indarkeriarik ezaren balioei dagokienez. Horregatik, gure institutuko erronka elkarbizitza eta giza-eskubideen aldeko heziketaren bidez aurrera egitea da.

 

Hori guztia aurrera eraman ahal izateko aurten zenbait ekimen martxan jartzea erabaki da:

 

  • Elkarbizitza Batzordearekin jarraitzea, non 8 irakasleek osatzen dute (DBH maila bakoitzeko arduradun bat (1.zikloan 2), batxilergorako beste bat, orientatzailea eta ikasketaburua). Azkenengo  urteetan bezala, astelehenero biltzen da. 

Bizikidetza batzordea urteko plana gauzatzeaz arduratuko da, eguneroko gatazken kudeaketa berdinen artean eta indarkeriaren eta tratu txarren aurkak bideratuz (ostegun arratsaldetan 15:00etatik 16:00etara hausnarketa idatzi eta eskolako lanak egin: ikaslearen irakastaldeari helarazi ikaslearen hausnarketa, jarripen estua egin; jolasgaraietan zaintza gelan gelditu galdutako denbora errekuperatzeko; lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea: garbiketak…). Beti ere ikasleen arteko eta irakasle-ikasle arteko arazoak modu egokian eta eraginkor batean bideratuz.

 

  • Ikasleen parte hartzea sustatzeko asmoz, ebaluazio bakoitzaren bukaeran, gelako ikasleen ordezkariek parte hartzeko aukera emango zaie  Elkarbizitza bileretan; euren proposamenak eta iradokizunak plazaratuz (hau guztia, aldez aurretik saio batean edo bitan tutoretzan landuko dute).
  • Gela bakoitzak (bai DBHkoak bai BATXkoak), saio batean elkarbizitzako bi kiderekin balio unibertsal bat landu ondoren, Bizikidetzaren aldeko hausnarketarako mezu bat Elkarbizitzako txokoan idatziko du. Aste beteko edo biko iraupena izango du, non institutuko partaide guztiek irakurri eta hausnarketa egin dezakete.
  • DBH1ekoekin gure ikaskomunitatean ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEKO hausnarketa egiten dugu lehengo hiruhilabetean. Helburua da: denon artean sentimenduak, nahiak eta pentsamenduak ASERTIBOKI adieraztea eta besteenak entzun eta kontuan hartzea (ENPATIA), taldean ikastea eta lan egitea, eta bukatzeko, gatazkak elkarrizketa eta negoziazioaren bidez konpontzea. (beharrezkoa balitz, jarduera hau beste mailetan landuko genuke).
  • Duela bi ikasturte martxan jarri zen jolasaldiak dinamizatzeko programa, COVID 19 dela eta bertan behera utzi behar izan da 20-21 ean, aurten berriro bideratuko dira jolagaraiak.
  • Ikasturteko egun berezietan (Euskararen eguna, Santo Tomas eguna, apiriletako oporraldietan…) ikasleak animatu zenbait jarduera desberdinetan, hauetarako Batxilergoko ikasleen laguntzarekin.