HEZKIDETZA |
Aspalditik, jarrera matxistak antzeman ditugu gure ikasleen artean, eta, noski, egunero saiatzen gara horiek desagerrarazten (bikoteen arteko kontrol-egoerak, pisu edo itxuragatik iraingarriak diren komentarioak, LGTBI kolektiboa diskriminatzea...). Hala ere, erakunde eta eragile sozializatzaile gisa dugun betebeharra genero-estereotipoen aurrean ikuspegi kritikoa sustatzea eta ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen laguntzea dela pentsatzen dugu.
Horrela, uste dugu inoiz baino garrantzitsuagoa dela genero-ikuspegia sartzea bai ikasgelako curriculumean bai eskolako jardueretan, bakarrik horrela bermatuko baitugu berdintasunezko gizarte bat, non pertsona guztiek, beren genero-identitatea edo sexu-orientazioa alde batera utzita, eskubide berberak izango dituzten. Hori dela eta, aurten lehenengo aldiz jarri dugu martxan hezkidetza proiektua.
Gure helburuak lortzeko, bi urterako plan bat diseinatu dugu, eta plan horren bidez, ikasi dugunarekin, generoaren ikuspegia modu iraunkorrean inplementatu ahal izango dugu gure eskolan.
Lehenengo fase diagnostiko batean ikastetxearen egoera zehaztasun handiagoz ebaluatuko dugu eta sentsibilizazio-jarduera batzuk hasiko ditugu (2021-2022 ikasturtea). Horrela, hurrengo ikasturtean (2022-2023), ekintza espezifikoetan eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan oinarritutako bigarren faseari ekingo diogu.
Hala ere, 2022-2023 ikasturteari begira, berriro berrikusi beharko da proposamena, aurreko urteko emaitzak ebaluatu ondoren, lorpen adierazleei erreparatuz eta prozesu guztia aintzat hartuz. Ondoren, lortutako emaitzak memoria batean jasoko dira. Gainera, denbora honetan hilero berritzegunekoekin bilduko gara, prozesu guztian gida eta laguntza gisa.
|