Arretarako telefonoa:

943 899249

ORIENTAZIOA 2024-25

GRADUKO  ESKAINTZA 2024-25

 

ORIENTALINE
Unibertsitatea - Lanbide Heziketa

 

Argazkiak-Bideoak

Ikasturte amaiera

 

Proiektu komunittarioak geurean. DBH-1. 

Kayak Urumean DBH-3. Ekainak 13

Erromatar kultura gogora ekarriz. DBH-4 Latina. Ekaina

Irteera Donibane Lohizunera. DBH 1-2 Frantsesa. 2024/05/24

 

Jarduerak-Ekintzak 23-24

 

ikasturte amaiera


Nazioarteko janariak geurean

Proiektu komunitarioak DBH-1

Azken hiruhilekoan " Proiektu komunitarioa" irakasgaian, DBHko 1. mailako ikasleek aurkezpen batzuk prestatu dituzte beren jatorriari buruz. Proiektu hau egiteko, beren jatorriko gastronomiaren errezetak prestatu dituzte eta janariak elkarrekin dastatzeko aukera izan dugu.

Zorionak ikasleei eta horien familiei egindako lan bikainagatik. Oso goxoak denak!


kayak urumean DBH-3

Ekainaren 13an 3.DBH-ko ikaslekin Urumean ibaian zehar kayak-ean ibiliz egun eder batez gozatu genuen.


Erromatar kultura gogora ekarriz

DBH-4 Latina

Azken trimestre honetan 4. DBHko Latinekoek erromatar kulturarekin erlazionaturiko bi proiektu egin dituzte. Domus baten maketa diseinatu dute eta antzerki maskarak egin  dituzte.


ea30-altzako leku arriskutsuak

Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikasleak buru belarri aritu dira "Energia" gaiari buruzko aurtengo esku-hartze planak garatzen. 
 
Noiz behinka ikasle ordezkariak ikasleen foroetan elkartu izan dira Kristina Enean eta maiatzaren 22an emaitzak aurkeztu zituzten Donostiako Udalean  Eneko Goia alkatea bertan zela. 
 
 

Ikastetxe bakoitzak bere auzoa aztertu du eta gure kasuan ikasleek erabakitako puntu ilunen zerrenda osatu dugu.Altzako hainbat puntu ilun aztertu ondoren farolik ez edukitzeagatik arriskutsuenak iruditu zitzaikigun 4 aukeratu genituen, eta bertan gertatu zitekenaren antzeki bideok grabatu eta txertatu mapan:

https://earth.google.com/earth/d/1iMxcCppWmrtuQT8pGzu0OnvNcjZxX20l?usp=sharing

Lan sakona egin dute auzo bakoitzean. Udalak proposamen horiek guztiak jaso ditu eta puntu kritikoen izendapenaren atzean dauden udal arduradunei helaraziko dizkiote kontuan har ditzaten.

Esku-hartze planen helburuetako bat da landutako informazioa hiritarren artean zabaltzea. Beraz, ekainean zehar, auzo bakoitzeko kultur etxeetan egongo dira landutakoaren erakusketak.

Udaletxeak bertan jasotako guztia aztertuko duela esan digue,eta datorren ikasturtean mugikortasunaren inguruan lanean jarraitzeko gonbita egin digute.