AGENDA 30 |
Altza institutuko ikasle, irakasle, langile eta gurasoen partaidetzarekin, duela bi ikasturte hasitako EA2030 proiektua lantzen jarraituko dugu. ZER DA AGENDA 2030?
Agenda 2030 garapenerako nazioarteko agenda berria da. Agenda honen helburuak mundu osoan giza garapen jasangarria sustatzea, pobrezia desagerraraztea eta ahultasunak eta desberdintasunak murriztea dira. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. Hauek dira Garapen Jasangarrirako 17 Helburu edo GIHak: - DONOSTIAKO UDALEAN
Donostiako 28 ikastetxeekin batera, udalerriko egoera aztertu, diagnostikoa egin eta, lehentasunen araberako HOBEKUNTZAK PROPOSATUko dituzte.
Ikasturte honetan GIHa 15.a landuko dugu: LEHORREKO EKOSISTEMAK . Donostiako zelai eta larreetan zentratuko gara.
- IKASTETXEAN
Ikastetxe jasangarria lortu nahian, aurreko urteetan emandako urratsekin jarraituko dugu, hondakinen birziklapenarekin zein konposta sortzeko prozesuarekin jarraituko dugu eta ikasturte honetan, BARATZA jarriko dugu martxan. Baliabide honek hainbat konpetentzia eta jarrera lantzeko aukera emango dizkigu.
Aurtengo ekintzen artean aipatzekoa da ere PLANETA DANTZAN proiektua: 2.mailako irakasleen laguntzarekin, gure ikastetxeko 2.DBH-KO IKASLEAK, “PLANETA DANTZAN” PROIEKTUAN PARTE HARTZEN ARI DIRA. PROIEKTU HONEN HELBURUA IKASLEEI MEZU BAT HELARAZI ETA HAIENGAN JARRERA-ALDAKETAK ERAGITEA DA: Gizakiak hiru planeta behar ditu egungo kontsumo-erritmoari eusteko. Ekoizpenaren, kontsumoaren eta horri lotutako kutsaduraren mailari aurre egitea ezinezkoa da, baliabide mugatuak dituen planeta batean bizi baikara.
1.- Obra ikusi eta dantzariekin solasaldia: Fossile obraren emanaldi berezia, proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendua. Ikuskizunaren ondoren, dantzariekin eta koreografoarekin solasaldia izango da artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko. 2.- Testuinguruan kokatzeko saioa: ingurumen-hezitzaile batek eta koreografo batek zuzendutako saioa. Bertan, kontsumoan oinarritutako egungo bizimoduak, planetan eragiten dituen ondorioei buruz hausnartzera gonbidatuko dira ikasleak. Gogoeta horrekin batera, dantzarekin eta gorputz-adierazpenarekin lehen harremana izango dute.
3.- Koreografia-saioa: Malandain Ballet Biarritzeko dantzariek dinamizatuta, “Fossile” obraren mugimendu eta sekuentzia koreografiko esanguratsuenetako batzuk landuko dira. 4.-Sensibilizazio ekintza: Ikertu - Sortu- Komunikatu Ikasleek gizartea sentsibilizatzeko ekintza bat diseinatu eta gauzatuko dute.
Proiektuaren garapenerako, oso garrantzitsua ikusten dugu gurasoen parte hartzea, Hezkuntza Komunitateko eragile baitira gurasoak ere eta hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztien ekarpenak behar ditugu eremu honetan aurrera egiteko. Beraz, Ingurumen Batzordean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
|