ORIENTAZIO EGITASMOAK
1. Orientazio printzipioak
Orientazioa, bere edozein funtzio eta funtsezko edukietan, ikasketa prozesuari lotuta joan behar du. Zentzu honetan planteatzen den orientazio eredua ondorengo alde hauetan oinarritzen da: aholkularitza, talde-lana, elkarren arteko hausnarketa, elkarren arteko erabakiak eta kontsentsuen bidezko erabakiak.
Hauek dira lehenetsi behar ditugun printzipioak, HSAOL markoaren arabera:
- Lan prebentiboa lehenetsi behar dugu, eta ez terapeutikoa.
- Lan kolektiboa lan indibidualizatuaren gainetik, nahiz eta azken hau ez baztertu.
- Bitartekari interbentzioa eta ez zuzena; azken hauek, batzuetan ezinbestekoak izan arren.
- Jarraia eta ez puntuala.
- Programaren bidez eta ez loturarik gabeko ekintza solteak bultzatuz.
2. Lan esparruak
- Irakaskuntza-Ikaskuntza. Aniztasunaren trataera.
- Tutoretza esparrua.
- Orientazio Plana
- Osasunaren sustapena eta heziketa. Zehar lerroak.